Lenbailen musika taldeak 'Altxa burua' maketa kaleratuko du

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 17a

Lenbailen musika taldea Leitzako lau gaztek osatzen dute.

Hiru abesti ditu maketak: Ahaztuta, Altxa burua eta Lortu arte eta momentuz, plataformetan egonen da entzungai martxo hasieran.

Leitzako lau gaztek osatzen dute Lenbailen musika taldea: Mikel Portu Barinaga-Rementeriak, Aimar Azpirotz Erbitik, Etor Lizarraga Bigerak eta Beñat Portu Barinaga-Rementeriak. Musikaren munduan beraien tokia egin nahi dute eta eskualdeko hainbat herritan eskaini dituzte dagoeneko kontzertuak. Pauso bat gehiago eman eta lehenbiziko lana kaleratuko dute martxoan.  Euskarri fisikoan oraingoz ez dute aterako. Maketaren aitzakian, kamisetak ere jarriko dituzte salgai.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun