Tigre txikia animaziozko filma da. Teoren istorioa kontatzen du. Kanguru borrokalari ibiltarien familia zalapartatsu batek adoptatu zuen Teo, eta bizimodu bikaina du. Hala ere, lurralde ezezagun batekin amestu ondotik, abentura batean murgilduko da, bere sustraiak ezagutu eta bere jaioterria suntsipenaren atzaparretatik salbatzeko.
Die my love komedia dramatikoa da. Bikote gazte eta maitemindu bat New Yorketik landa eremuan kokatutako etxe batera joanen da bizitzera. Emakumeak bere nortasuna aurkitu nahi du inguru bakartu horretan, eta, garai txar baten ondoren, berriz aurkituko du bere burua, irudimenean, sendotasunean eta bizitasun harrigarri eta ezohiko batean. Jeniffer Lawrence eta Robert Pattinson dira aktore nagusiak eta larunbat iluntzeko emanaldia jatorrizko bertsioan emanen dute.
Sarrerak aldez aurretik erosteko aukera izanen da kulturaleitza.eus-en. Arratsaldeko bostetako emanaldirako sarrerak lau euro ordaindu beharko dituzte eta iluntzeko zazpi eta erdietakoak bost euro. Egunean bertan, emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago, leihatilan erosten dituztenek euro bat gehiago ordaindu beharko dute.