Inauteak 2026

Dena prest dute Goizuetan inauteak ospatzeko

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 12a

Mozorroak izanen dira aurten ere inauteetako protagonistak Goizuetan. Argazkia: Felix Loiarte.

Sokatira jardunaldiarekin hasiko dituzte inauteak larunbatean eta igandetik aurrera mozorroz beteko dira kaleak

Otsailak 14, larunbata,

17:00etan Euskal Herriko Sokatira Jardunaldia.

Otsailak 15, igandea

17:00etan gaztetxoen zahagi dantza. 19:00etan DJ Gorka. 21:30ean mozorroen afaria. 

Otsailak 16, astelehena

07:00etan kafea tantarekin. 08:00etan mozorroen irteera baserrietara. 09:30ean plazaren apainketa. Plaza apaintzeko gaia lanbideak izanen da. 11:00etan kalejira herrian. 13:00etan umeen bazkaria elkartean. Ondoren haurrentzako filma. 14:30ean helduen bazkaria elkartean. 17:00etan txokolate beroa. 17:30ean DJ Gorka. 20:00ak aldean mozorroen etorrera Iruñeko Dultzaineroekin. 22:00etan mozorroen afaria. 

Otsailak 17, asteartea

09:00etan mozorren gosaria. 10:00etan mozorroen irteera herrian. 14:00etan mozorroen bazkaria. 17:00etan Zahagi Dantza Plazatik hasita. 22:00etan mozorroen afaria. 

Otsailak 21, larunbata

12:30ean mozorroen poteoa Igandea txarangarekin. 14:30ean mozorroen bazkaria. 17:30ean Igandea txaranga. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun