Enduro-txikipest proba antolatu dute Leitzan martxoaren 14an

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 12a

Hiru eta hamabost urte arteko haur eta eta gaztetxoei zuzendua dago proba.

Haurrei eta gaztetxoei mendian bizikletarekin gozatzeko aukera ematea da helburua

Martxoaren 14an, larunbatean 10:30etik aurrera, eginen dute Enduro Txikipest proba. Baztarla inguruan, prestatuko dute ibilbidea eta jaitsierak ez du zailtasunik izanen. Hiru eta bost urte artekoek ibilbide egokitua izanen dute, bi jaitsierarekin. Sei eta hamabost urte artekoek, berriz, bi jaitsiera oso egin beharko dituzte. Tartean, horniketa puntua ere jarriko dutela aipatu dute antolatzaileek. 

Izen ematea rocksport.com-en egin behar da eta 10 euro ordaindu behar dira. 100 lagunentzat dago tokia eta parte hartzaile bakoitzari oroigarri bat emanen diete.

Eguraldi txarra balego, proba egunez aldatuko lukete.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun