Martxoaren 13an, 10:30etik aurrera, eginen dute Enduro Txikipest proba. Baztarla inguruan, prestatuko dute ibilbidea eta jaitsierak ez du zailtasunik izanen. Hiru eta bost urte artekoek ibilbide egokitua izanen dute, bi jaitsierarekin. Sei eta hamabost urte artekoek, berriz, bi jaitsiera oso egin beharko dituzte. Tartean, horniketa puntua ere jarriko dutela aipatu dute antolatzaileek.
Izen ematea rocksport.com-en egin behar da eta 10 euro ordaindu behar dira. 100 lagunentzat dago tokia eta parte hartzaile bakoitzari oroigarri bat emanen diete.
Eguraldi txarra balego, proba egunez aldatuko lukete.