Leitzako argindar sarea egokitzeko lanak hasiko dituzte bihar goizean

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 9a

Herriko hainbat kaletan lurra altxatu eta zangak ireki behar dituzte.

Iberdolak eta Elecnor enpresek herriko argindar sarea eta sistema hobetzeko lanak egin behar dituzte. Leitzako Udalari jakinarazi diotenez, lan horien lehendabiziko fasearekin otsailaren 10ean, asteartean, hasiko dira.

Herriko zenbait kaletan lurra altxatu eta zangak ireki behar dituzte, eta horrek eragozpenak sor ditzake oinezkoentzat eta ibilgailuentzat datozen egun eta asteetan.

Landa Behekoa kalean eginen dituzte hasierako faseko lanak. Atxikitako planoan ikus daiteke zehazki non izanen diren. 

Udalak azaldu du lan hauen helburua «argindar-sarea hobetzea eta itzalaldiekin nahiz bestelako gertaerekin sortu litezkeen arazoak eta gorabeherak saihestea», dela eta horietarako herria hobeki prestatzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun