Liburutegi Ibiltariaren bisita izanen dute Areson asteazkenean

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 9a

Hiru astetik behin etortzen da Biblioneta Aresora.

LAGA biblioneta liburuz bete eta Aresora etorriko da Harkaitz Delgado liburuzaina otsailaren 11n. Lehendabizi eskolako ikasleek eginen dute liburu trukea eta 14:10etik aurrera, eskolako atarian, herritar guztiek izanen dute liburuak maileguan hartzeko aukera.

Liburuzainak ekarritako liburuen artetik bat aukeratu edo aldez aurretik libururen bat eskatzeko modua ere izanen dute. Libururen bat eskatu nahi dutenek biblilei@navarra.es edo 621 24 80 24ra mezu bat bidali beharko dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun