Arauen eta mugen inguruko hitzaldia antolatu dute otsailaren 9an Areson

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 6a

Julene Armendarizek eskainiko du hitzaldia.

Parte hartzeko izena eman beharko da gizarte zerbitzuetara deituta. 

Julene Armendariz Ezeizak hitzaldia eskainiko du otsailaren 9an Aresoko eskoletxean. Gizarte zerbitzuek antolatu dute saioa eta gurasoei edo haur eta nerabeen zaintzan dabiltzan pertsonei zuzendutakoa izanen da. Gizarte hezitzailea eta pedagogoa da Armendariz eta haurrekin mugak, arauak eta emozioak nola kudeatu  landuko du. Ordu eta erdiko iraupena izanen du hitzaldiak, 17:00etatik 18:30era. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun