Gaizka Sarasolaren testuan oinarrituta, Mairuk zuzendutako lana da, Manex Fuchsen laguntzarekin. Ritxi Abril, Josune Etxepare, Itziar Telletxea, Gaizka Sarasola, Juanen Saralegi, Ainara Ribera eta Iban Garro dira antzezle.
Mugako ostatua da Pinpilinpauxen Benta, eta Maritxu bertako nagusi eta langilea. Sua piztu da inguruko mendi eta basoetan, eta suak inguratu du ostatua. Bertara doan errepidea zein gainerako bide guziak moztuta daude. Komunikabide guziak ere erori dira. Isolaturik geratu dira, Maritxu bezala, bertan dauden bezero guziak ere. Zazpi tximeleta etxaldean preso. Horietariko bakoitzak, bere alderik ederrena erakutsi nahi izanagatik ere, iraganeko har bat darama berarekin. Beraien arteko mesfidantzak areagotu baino ez denean egiten, nor bere kapuluan sentitzen da seguruen.