Umore Onako pilotariek partida bat irabazi eta bestea galdu egin dute Larraunen kontra

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 6a

Umore Onako Beñat Apezetxea pilotaren bila, ostegunean jokatutako partidan. Julen Arrazolarekin batera galdu egin zuen Larraungo Galarzaren eta Sotilen kontra.

Ostegun arratsaldean jokatu zuten Goizuetan Espainiako ohorezko mailako klub arteko txapelketako kanporaketa

Goizuetako Umore Ona elkartea Espainiako kluben arteko txapelketako ohorezko mailan ari da aurten ere. Ostegunean etxean jokatu dute jardunaldia Larraunen kontra eta partida bana irabazi dute goizuetarrak eta larraundarrek.

Buruz buruko partidan, Umore Onako Xabi Apaolaza hernaniarrak bi jokoak irabazi zizkion Larraungo Unai Astizi (10-4 eta 10-6). Binakakoan, aldiz, Umore Onako Beñat Apezetxea goizuetarrak eta Julen Urruzola asteasuarrak bi jokoak galdu zituzten Larraungo Iñaki Galarzaren eta Julen Sotilen kontra (7-10 eta 5-10).

Umore Onako bikotea atseden hartzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun