Ibilaldi Osasuntsurako hitzordua ostiralean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 4a

Hiru astetik behin, kirolerako oinetakoak lotu eta martxa hartu dute Ibilaldi Osasuntsuak egiten ari diren Goizuetako adinekoek. Hurrengo hitzorduak ostiral honetan, otsailaren 6an, eta hilaren 27an izanen dituzte.

Jubilatuen etxean, 10:00etan elkartuko dira eta handik eguraldiaren arabera batera edo bestera mugituko dira. Josune Eizmendi ariko da gidari lanetan eta denek egiteko moduko itzulia izanen dela azpimarratu dute. Itzulia 12:00 aldera bukatuko dute eta bukaeran sorpresa izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun