Leitzako jangela komunitarioaren orain arteko ibilbidea hizketagai ostiralean

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 4a

Joan den urte hasieran aurkeztu zuten Leitzan eskola jangela komunitarioaren proiektua. Proiektuak babes zabala jaso zuen.

Herritar guztiei dei egin diete otsailaren 6an Leitzako Herri Aretora bertaratzeko.

2025eko irailean jarri zuten martxan Leitzako jangela komunitarioa. Helburu argi batekin aritu dira lanean jangela mahaiko kideak: «Herritik sortu, bertan kudeatu eta zaintza erdigunean jarriko duen jangela izatea». Lehenbiziko hiruhilekoa beteta, jangelaren proiektuaren nondik norakoak azaldu eta balorazio bat egiteko garaia dela erabaki dute. Ostiralean, otsailaren 6an egin dute hitzordua, 18:00etan, Leitzako Herri Aretoan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun