Nafarroako buruz buruko pilota txapelketa irabazi du Goiuri Zabaleta leitzarrak

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 4a

Goiuri Zabaleta txapedun eta Aizane Ibarrola txapeldunorde, Juan Martinez de Irujo pilotari ohiarekin eta finaleko epailearekin, larunbatean Atarrabian.

Aurrera elkarteko Goiuri Zabaleta leitzarrak Nafarroako buruz buruko pilota txapelketa irabazi du. Atarrabian jokatu zuen finala urtarrilaren 31n, larunbatean. Beti Onak taldeko Laia Salsamendiren kontra jokatzekoa zen, baina honek min hartuta, Beti Onak taldeko Aizane Ibarrolak hartu zuen bere tokia. Zabaletak 18-9 irabazita jantzi zuen txapela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun