Liburutegi ibiltariaren bisita izanen dute asteazkenean Aranon eta Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 3a

Lehenbizi Goizuetan eta ondotik Aranon eginen du geldialdia. 

Asteazkenean, otsailaren 4an, Laga Liburutegi Ibiltariaren bisita izanen dute Goizuetan eta Aranon. 14:30 aldera arte, Goizuetako eskolako ikasleek eginen dute liburu trukea eta 14:30etik 15:30era, liburuak eskolako atarira aterata, herritar guztiek izanen dute liburuak maileguan hartu edo itzultzeko aukera.

Goizuetatik Aranorako bidea hartuko du liburutegi ibiltariak, eta 16:00etatik 16:30era han izanen da. 

Liburuak eskatzeko biblilei@navarra.es helbidera edo 621 24 80 24 telefonora idatzi behar da. 

Irakurle taldea Goizuetan

Goizuetako irakurle taldeak ere egun berean eginen du hitzordua; 18:30ean, Tifanitxon elkartuko dira. Amek ez dute liburua izanen dute hizpide. Irakurriko duten hurrengo liburua Mikel Pagadizabalen Bisita izanen da. Apirilaren 22an elkartuko dira eta Mikel Pagadizabal idazlea bertan izanen da liburuari buruz hitz egiteko. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun