30 urte pasa dira Antonio Flores abeslaria hil zenetik eta haren alabak, Albak , aitaren bila egindako bidaia pertsonal eta kolektiboa pantailaratu ditu Flores para Antonio dokumentalean.
Ombuaren itzala film biografikoa da, Pello Mari Otaño bertsolariaren bizitzako azken 20 urteak biltzen dituena. Patxi Biskert zuzendariak 2024an plazaratu zuen filma eta zuzendaria bera izanen da Leitzako saioan, proiektuaren nondik norakoak azalduz.