Leitzako liburutegia tokiz aldatzeko pauso garrantzitsua eman dute

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 30a

Oialde txokora lekualdatuko dute liburutegia.

350.000 euroko dirulaguntza onartu dute Nafarroako aurrekontu orokorretan eta horrekin, lehenbiziko fasea martxan jarriko dute

Liburutegia herri erdigunera ekartzea aspalditik izan da udalaren asmoetako bat. 2019an Guraso Kristauen Biltzarrak egindako dohaintzak ireki zuen horretarako bidea: «Oialdeko lokala utzi zuen Leitzako Udalaren esku, erabilera sozial eta publikoa emateko». Tokia eskura izateak, ordea, ez zuen ahalbidetzen lekualdaketa berehalakoa izatea: «eraikinean zaharberritze eta egokitzapen lanak egitea beharrezkoa da. 750.000 euro inguruko gastua dakar egin beharreko obrak eta dirulaguntzik gabe ezinezkoa zen proiektuarekin aurrera egitea». Bada, ailegatu da behar zen diru iturria: «Nafarroako Gobernuaren aurrekontuetatik, 350.000 euroko dirulaguntza jasoko du udalak proiektua finantzatzeko». Dirulaguntza horri esker, proiektuaren lehenbiziko fasea martxan jartzeko aukera izanen du udalak: «Proiektua idatzi eta egiturazko lanak eta oinarria prest geratuko lirateke». Bigarren fase batean, liburutegiari itxura eman eta hornitzea litzateke asmoa. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun