Inauteak 2026

[BIDEOA] Leitzako ihauteetako atsaureen kalejira

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 28a

Atzokoa zuten ihauteetako azkeneko eguna Leitzan eta atsaure kalejiran bildutako jendetzak erakutsi zuen azken ordura arte gozatzea zela askoren helburua. 

Urtetik urtera, gehiago dira atsaureen kalejiran parte hartzera animatzen diren herritarrak: zakuak soinean, zapelak eta adarrak buruan eta batzuk, aurpegia estalita jendeari zirika. Musikarien erritmora, kantuan eta dantzan ibili ziren denak.  Gainera, aurten ibilbidea aldatu zuten eta plazatik kale nagusirako bidea hartu beharrean, alde zaharrean barna ibili ziren. Handik kale nagusira joan eta plazan eman zieten bukaera kalejirari, suaren bueltan dantzan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun