Inauteak 2026

[ARGAZKIAK] Auzoz auzo, ihauteetako eskean dabiltza leitzarrak

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 27a

Gorriztaran, Arkiskil, Erreka eta Sakulu auzoetan ibili ziren atzo eskelariak. Gaur, Erasotekoen txanda da.

Izena badu, astelehen ihautean Leitzan egiten duten baserrietako eskeak eta aurtengoan ere, jendetza ibili da. Bi taldetan banatuta egin dute baserrietako itzulia: batzuk, Incansables txarangak lagunduta eta txistulariekin, besteak. Goizeko bederatzietan hasi eta arratsaldean ailegatu ziren herrira.

Gaur, Erasote auzoan dabiltza eskelariak eta herriko txistulariak. Herrian, puzgarriak izanen dituzte 16:00etatik 18:00etara pilotalekuan. Atsaure kalejira izanen da eguneko hitzordu garrantzitsua. 18:30ean herriko plazatik aterako dira kalejiran. Plazan bukatuko dute itzulia eta ondoren, Trikidantz ariko da karrapean gaueko hamarrak arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun