Gaur, segida izanen du pestak. Eskelariek bazkaria izanen dute Aurreran eta 16:00etatik aurrera herriko eskea eginen dute. Gauean, Atekabeltzen festa antolatu dute: brindisa eta karaokea. Ameriketako Estatu Batuei begira jarri dira eta munduko hainbat txokotan egin duten bezala, Leitza ere inbaditu dutela irudikatuko dute.