Mikel Zabaletarekin solasaldia izanen dute ostiralean Areson

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 21a

MIkel Zabaleta parlamentari leitzarra gonbidatu dute.

Landa eremuko herrien erronkak izanen dituzte hizketagai Aresoko Eskoletxean 18:00etatik aurrera.

EH Bilduk herri batzarra antolatu du urtarrilaren 23an, ostiralean, 18:00etan. Aresoko Eskoletxean elkartuko dira eta Mikel Zabaleta parlamentari leitzarra gonbidatu dute eta landa eremuko herrien erronkak, aukerak... izanen dituzte hizketagai. Herritar guztiei egin diete bertaratzeko gonbidapena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun