Inauteak 2026

Leitzako ihauteak ilbeltzaren 23tik 28ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 21a

Zaldun ihaute ospatuko dute igandean.

Erleta eskolako ikasleen kalejirarekin hasiko dira ostiralean Leitzako ihauteak eta asteazkenera arte izanen dute non gozatua. 

Ilbeltzak 23, ostirala

Goizean, Erleta eskolako ikasleek kalejira eginen dute taldetan banatuta eskolatik plazara.

Ilbeltzak 24, larunbata

14:00etan eskelariek bazkaria izanen dute Aurrera elkartean. 16:00etan auzoetako eskea eginen dute txistulari eta trikitilariekin. 23:30etik aurrera karaokea eta festa izanen dute Atekabeltzen. Aurreran Zaze Dj Aurreran.

Ilbeltzak 25, igandea

12:00etan gurdien irteera eta mozorroen kalejira Incansables txarangarekin. 12:00etatik 14:00etara Txu-txu trena ibiliko da. Herri bazkaria izanen da eskolako jangelan. Ondoren, Incansables txarangarekin erronda. Arratsaldean, txu-txu trena ibiliko da eta iluntzean, 19:00etatik 21:00etara musika izanen da Joxe Mendizabalen eskutik karrapean.

Ilbeltzak 26, astelehena

09:00etan Gorriztaran, Arkiskil, Erreka eta Sakulu auzoetako eskea txistulariekin eta Incansables txarangarekin.  Ondoren, eskelarien bazkaria Aurreran. 17:00etan kalejira trikitilariekin eta bukaeran txokolatea banatuko dute plazan. 18:30etik 21:30era Xaibor DJ ariko da karrapean.

Ilbeltzak 27, asteartea

09:30ean Erasote auzoan eskea herriko txistulariekin. 11:00-14:00 eta 16:00-18:00 puzgarriak pilotalekuan. 18:30ean Atsaure kalejira herriko musikariekin plazatik abiatuta. Karrapean Trikidantz 22.00ak arte.

Ilbeltzak 28, asteazkena

17:00etan Mamuak ezagutzera joan zen umea antzezlana Leitzako Herriko Aretoan. Leihatila 16:30ean irekiko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun