Leitzako ihauteetako otorduetarako txartelak eskuratzeko aukera

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 19a

Eskelarien bazkarirako txartelak gaur arratsaldean salduko dituzte.

Ilbeltzaren 26ko eskelarien bazkariko txartelak gaur salduko dituzte Aurrera Elkartean, 16:00etatik aurrera. 

Leitzako ihauteen parte izaten dira mahai inguruan pasatako momentuak eta aurtengo ihauteetan ere ez dira bazkariak eta afariak faltako. 

Ilbeltzaren 24an, eskelarien bazkaria eginen dute Aurreran eta izena emateko zerrendak Torrea eta Peritzan egonen dira ilbeltzaren 21era arte. Bazkari honetara joateko, hamasei urte beteta izan behar dira.

Ilbeltzaren 25ean atsauretuen bazkaria eginen dute eskolako jangelan.  Leitzarran eta Maimurren jarri dituzte salgai, ilbeltzaren 21era arte. Helduen txartelak hogeita zortzi eurotan salduko dituzte eta umeenak hamabost eurotan. Aipatu behar da, umeen bazkaria 13:00etan izanen dela eta helduena 14:45etik aurrera. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun