Bihar, hilak 17, San Anton Eguna ospatuko dute Goizuetan ere. 11:15ean egin dute hitzordua San Anton ermitan eta azienden bedeinkazioarekin hasiko dute eguna. Segidan, meza kantatua izanen dute eta bukatzeko, 12:15 aldera, salda eta txistorra banatuko dituzte.