Atekabeltzen antolatu duten punk gauerako sarrerak gaurtik aurrera eskura daitezke

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 16a

Brigade Loco taldea izanen da kontzertua eskainiko duen taldeetako bat.

Martxoaren 13an, Aingura, Brigade Loco, Dña Eskopeta & The Kartutxos eta Infernu DJ ariko dira.

Punk doinuak nagusi izanen dira martxoaren 13an Atekabeltz gaztetxean. Gaueko hamarretatik aurrera, Aingura, Brigade Loco, Dña Eskopeta & The Kartutxos taldeek kontzertua eskainiko dute. Gaua bukatzeko, Infernu Dj ariko da musika jartzen. 

Sarrerak gaur, hilak 16,  jarriko dituzte salgai Atekabeltz gaztetxean, 18:00etatik 20:00etara. Bihartik aurrera, berriz, Torrean egonen dira salgai. Sarrerak 12 eurotan eskura daitezke eta pertsona bakoitzak, gehienez, lau sarrera erosteķo aukera izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun