Leitzako Herri Aretoan zinemaz gozatzeko aukera izanen dute ilbeltzaren 17an eta 18an

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 16a

'Aro berria' filmeko zuzendaria larunbateko saioan izanen da.

Dracula: A love tale filma emanen dute 17:00etan eta Aro berria, 19:30ean.

Dracula: A love tale filma Luc Besson zinemagilearen azken lana da. Bram Stokerrek idatzitako eleberri klasikoa du oinarri. XV. mendea, Transilvania, bere emazte Elisabetaren heriotzaren ondotik, Dracula printzea banpiro bilakatuko da. Mende batzuk geroago, XIX. mendearen amaieran, Londres hirian Dracula kondeak Elisabetaren antza duen Mina Harker emakume gaztea ezagutuko du, Dracularen istorioa eraldatuz.

Aro berria Irati Gorostidi zinemagile nafarraren filma da. Ultzaman 1980ko hamarkadan egon zen Ostadar Familia komunitatean dago oinarritua. Zinemaldian aipamen berezia jaso zuen. Larunbateko saiora zuzendaria gonbidatu dute eta berarekin solasean aritzeko aukera izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun