Lau bat orduko itzulia izanen da. Goizeko zortzi eta erdietan gelditu dira Leitzako Herri Aretoan, kotxeak bete eta Eskibarrera joateko. Handitik Urkizura, Altzegira eta Urepelera igo eta Lapurren galtzadatik, berriz ere, Eskibarrera bueltatuko dira.
Edozeinek egiteko moduko mendi itzulia dela azaldu dute antolatzaileek eta herritar guztiak animatu nahi dituzte. Ez da aldez aurretik izena eman beharrik izanen, mendi itzulian parte hartu nahi duenak Leitzako Herri Aretora ordurako joatearekin aski izanen du.