Aurretik, lehen partidan, Hegoa Roiz eta Itxaso Iribarren, Eider Perezen eta Malen Gonzalezen kontra ariko dira.
Emakume Master Cupeko Laboral Kutxa eskuz binakako txapelketa nagusia jokatzen ari da lehen aldiz Goizuetako Alize Sagardui pilotari gaztea, elite mailan. Abenduaren 26an jokatu zuen estreinako partida eta txapelketan bikote duen Gaminderen ordez aritu zen Mendizabalekin batera, 18-22 galdu zuen Aldai eta Betegiren kontra /(hau Salsamendiren ordez aritu zen). Hurrengo partida urtarrilaren 17an, larunbatean 18:30ean Amurrion hasiko den jaialdian jokatuko du Sagarduik. Gaminderekin bikote eginen du goizuetarrak eta Aldai eta Arrillaga izanen dituzte arerio.
Aurretik, lehen partidan, Hegoa Roiz eta Itxaso Iribarren, Eider Perezen eta Malen Gonzalezen kontra ariko dira.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.