Gizarte eta osasun arloko zenbait ikastaro eskainiko dituzte Leitzako Mimukai zentroan

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 14a

Iaz Mimukai zentroan egin zuten ikastaroa.

Pertsonen arretan eta zaintzan lanean ari direnei formakuntza dohainik eskaintzea da asmoa.

Zaintzaile bezala akreditazioa lortzeko ikastaroak eskaini zituzten iaz Mimukai zentroan. Hogeita hamalau lagunek parte hartu zuten eta, gaian sakontzeko interesa badagoela ikusita,  aurten ere arreta soziosanitarioarekin lotutako ikastaroak eskaintzea erabaki dute. Dohainik izanen dira, urtarriletik maiatzera bitarte eskainiko dituzte eta hilabete bakoitzean gai bat lantzen saiatuko dira. Actima aholkulari taldeko kideek emanen dute ikastaroa, edonork parte hartu dezake, baina lehentasuna izanen dute zaintza lanetan ari diren pertsonek. 

Urtarrilaren 10ean eta 17an egitekoa zuten lehenbiziko ikastaroa eta otsailaren 7an eta 21ean izanen da bigarrena. Bizitza istorioa pertsonan zentratatuko atentzio tresna gisa izenburua eman diote bigarren saioari eta Mimukai zentroan, 10:00etatik 14:15era eta 15:00etatik 17:00etara eskainiko dute. Martxoan, dementzia duten gaixoei arreta nola eskaini landuko dute hizpide; apirilean, dementzia duten gaixoak nola hartatu eta maiatzean, egoitzetan dauden pertsonen zaintzan sakonduko dute. Ikastaroetan parte hartu nahi dutenek 948 20 74 47 telefonora deitu beharko dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun