Ilbeltzaren 17an Independentzia Eguna ospatuko dute Leitzan

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 13a

Leitzako Lenbailen musika taldeak kontzertua eskainiko du.

Ernaik Leitzaldeko, Lekunberriko, Larraungo eta Araitz Beteluko gazteei egin die bertaratzeko deia.

Independentzia Eguna antolatu du Ernaik, larunbatean, Leitzan. Mendialdeko gazteak elkartzeko asmoz, hitzaldia, mus txapelketa, poteoa eta kontzertuak izanen dituzte.

Ilbeltzaren 17an, 17:00etan, Independetziaren erradikaltasuna hitzaldia antolatu dute Torrean. Segidan, 18:00 aldera, mus txapelketa izanen dute Torrean. Gero, 19:30ean, karro poteoa eginen dute herriko kaleetan. 21:00etan bokatak janen dituzte gaztetxean eta 22:00etatik aurrera, Lenbailen eta Oihuka! taldeek kontzertuak eskainiko dituzte Atekabeltzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun