Jeiki Abesbatzak ‘Leitza: Euskal soinu ondarearen ibilbideak’ proiektua gauzatzeko dirulaguntza eskuratu du

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 13a

Nafarroako Kutxa Fundazioko kideak eta dirulaguntza jaso duten proiektuetako ordezkariak.

Nafarroako Kutxa Fundazioak emandako 5.000 euroko dirulaguntzarekin, emanaldiak eskainiko dituzte Beran, Elizondon, Goizuetan, Leitzan, Lesakan, Altsasun eta Etxarrin.

Leitzako Jeiki Abesbatzaren Leitza: Euskal soinu ondarearen ibilbideak proiektuarekin lankidetzan arituko da Nafarroako Kutxa Fundazioa 2026an. Landa eremuko kultur proiektuak bultzatzeko 40.000 euro bideratuko ditu fundazioak eta dirulaguntza jasoko duten zortzi proiektuetako bat da Leitzako abesbatzarena. 5.000 euro jasoko dituzte eta horiekin Nafarroan zazpi kontzertu eskaintzea da asmoa: Leitzan, Altsasun, Elizondon, Beran, Lesakan, Etxarri Aranatzen eta Goizuetan izanen dira emanaldiak. Datak ere aurreratu dituzte:

  • Elizondon: apirilaren 25ean. 
  • Beran: maiatzaren 9an.
  • Lesakan: irailaren 12an.
  • Etxarri Aranatzen: irailaren 26an.
  • Goizuetan: urriaren 17an.
  • Leitzan: Azaroaren 14an.
  • Altsasun: (data zehaztu gabe) 

Nafarroako Kutxa Fundazioak presentzia eta zabalkunde handiagoa lortu nahi du Nafarroan eta helburu horrekin egin du dirulaguntza deialdia. Denera, 20 proiektu aurkeztu dituzte eta zortzi hauek dirulaguntza eskuratu dutenak: 

  • Jardunaldi gastronomikoak Salinas de Oron. Gatzaren festa. Tierras de Irantzu elkarteak Salinas de Oro herriarentzat egindako proposamena.
  • Orhipean bizibide eta usadioak. Otsagabia ofizio eta tradizioak 100 urte atzera. Orhipean Elkarteak antolatutako jardunaldi bat Otsagabiarako.
  • Leitza: Euskal soinu-ondarearen ibilbideak. Leitzako Jeiki abesbatzak Elizondo, Bera, Altsasu, Lesaka, Etxarri, Goizueta eta Leitza herrietarako sustatutako kontzertu sorta.
  • Pirinioak almadiekin nabigatzen du. Nafarroako Almadieros Kultur Elkartearen proposamena Burgi herriarentzat.
  • Azagrako Udalaren arte komunitarioko topaketa bat herri honetarako.
  • Soinu-estazioak. Radio Cierzok Cascanterako sustatutako musika jaialdia.
  • Opera Prima Zinemaldia. Tutera Kultura EPELen proposamena Tuterarako.
  • Musika txoko bakoitzean. Suakairen esperientzia musikala Nafarroako hainbat herritan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun