Garraio publikoaren inguruko herri batzarra eginen dute asteazkenean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 12a

Asteburuetan ez dute autobus zerbitzurik eskaintzen.

Udaletxeko ganbaran elkartuko dira 18:00etan.

Herriko zerbitzuak hobetzeko asmotan, garraio publikoaren inguruko batzarra deitu du Goizuetako Udalak. Urtarrilaren 14an, 18:00etan, egin dute hitzordua udaletxeko ganbaran. Herritarren iritzia bildu eta beraien ustez, ordutegirik egokiena zein den jakin nahi dute. 

Gaur gaurkoz, Goizueta eta Hernani arteko autobus zerbitzua astegunetan eskaintzen dute, asteburuetan ez dago zerbitzurik. Goizuetatik Hernanira doan autobusa09:00etan eta 14:45ean ateratzen da. Hernanitik Goizuetarakoa, 12:00etan eta 19:00etan. Eskola garaian, Goizuetatik Hernanira joateko beste autobus bat izaten da 17:00etan eta bueltakoa, 15:30an.

Leitzara joan nahi dutenek, Sarrioko langileen autobusa baino ez dute aukeran. Joaneko bidaiak 05:30ean, 13:00etan eta 21:15ean dira. Bueltakoak, 06:00etan, 14:00etan eta 22:00etan. Dena den, erreleboren batean langilerik ez badago, ez da zerbitzurik eskaintzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun