Aresoko inauterietako otorduetarako txartelak datozen egunetan salduko dituzte

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 12a

Urtarrilaren 30etik otsailaren 1era ospatuko dituzte aresoarrek inauteriak.

Gaur izanen da txartelak eskuratzeko lehenbiziko aukera, Plaza Zaharrean, 18:00etatik 20:00etara.

Urtarrilaren 30etik otsailaren 1era ospatuko dituzte Aresoko inauteriak. Urtero bezala, mahaiaren bueltan biltzeko aitzakia izanen dira. Larunbatean, urtarrilaren 31n, herri afaria eginen dute eta igandean, otsailaren 1ean banabar jatea. Lagunartekoak gaur, hilak 12, hasiko dira txartelak saltzen. Plaza Zaharrean egonen dira 18:00etatik 20:00etara.

Larunbateko afarirako txartelak helduek 20 eurotan eta 12 urtera artekoek 10 eurotan eskura ditzakete. Afaltzeko, pate eta entsaladilla, zopa, oilaskoa eta postrea izango dituzte. Igandeko banabar jaterako helduek hamabost euro eta haurrek zortzi euro ordaindu beharko dituzte. Bazkaltzeko, banabarrak eta aza, intxaurrak eta gazta izango dituzte. Txartelak epez kanpo erosten dituztenek bost euro gehiago ordaindu beharko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun