'Nuur' ikuskizuna eskainiko dute igandean Leitzako Herri Aretoan

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 8a

Adin guztietarako aproposa da ikuskizuna.

Izaskun Lasartek zirkua, antzerkia eta txotxongiloak uztartzen dituen ikuskizuna eskainiko du urtarrilaren 11n, 18:00etatik aurrera. Adin guztietarako aproposa den emanaldia da.

Sarrerak aldez aurretik erosteko aukera dago kulturaleitza.com web orrian, lau eurotan. Egunean bertan, emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago, leihatilan ere eskuragarri egonen dira bost eurotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun