Promesarik txikiena antzezlana zirrikitu bat da, laguntasunetik abiatuta komunitateari erreparatzeko. Horretarako, poesia eszenikoa, umorea, antzerki musikala eta lengoaia garaikidea baliatu dituzte.
Sorkuntza prozesua duela hiru urte abiatu zuen Maite Aizpurua zuzendariak. Antzezlan eta lantalde txiki bat osatu zuten hasieran, baina horri forma emate aldera, aretoko antzezlana sortzeko pausoa eman zuten. Urriaren 26an egin zuten antzezlanaren aurrestreinaldia Berastegin, eta urtarrilean 9an Leitzan izanen da ikusgai. Aizpuruarekin batera Intza Alkain, Maiana Etxeberri Keufterian eta Ane Gartzia aktoreak, izanen dira oholtza gainean eta Matxalen de Pedro Larreak gidatuko du obra.