Goizuetako bi pilotari txapeldun Diario Vasco txapelketan

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 7a

Beñat Apezetxea goizuetarra eta Unax Landa oiartzuarra txapeldun, goizuetarraren senide eta lagunekin, txapelak jantzi eta gero.

2025. urtea ezin hobe bukatu zen Goizuetako pilotarientzat. Diario Vasco txapelketa entzutetsuko finalak jokatu zituzten Zumarragako Beloki pilotalekuan. Senior mailan, Umore Onako Beñat Apezetxea goizuetarrak eta Unax Landa oiartzuarrak irabazi zuten txapela, Eñaut Lizeagari eta Bernaolari 22-16 irabazi ondotik.

Senior mailan Beñat Apezetxea nagusitu da, Landarekin bikote eginez, eta promesa mailan Julen Salaberria, Muruarekin

Promesa mailan, berriz, Altzoko Harkaitz Muruak eta Goizuetako Julen Salaberriak irabazi zuten txapela, Iker Izagirre elgoibartarrari eta Eñaut Moto legutiarrari (22-9).

Julen Salaberria goizuetarra eta Harkaitz Murua, promesa mailako txapeldunak.

Bi finaletan, Goizuetako pilotariak izan ziren onenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun