Euskalnapar abizenei buruzko hitzaldia izanen dute igandean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 2a

Eneko Bernaldo de Quiros Royo izanen da hizlaria.

Eneko Bernaldo de Quiros izanen da hizlaria eta Erromatar garaitik gaur egunera arte euskaldunok izan ditugun abizenei buruzko hainbat argibide emanen ditu Herriko Etxeko ganbaran, 18:30etik aurrera.

Euskalnapar abizenen jatorria ezagutzeko, ikerketa lan historiko-antroponimikoa egiten ari da Goizuetan bizi den ikerlaria eta urte hauetan bildu ditueno ondorio nagusiak azalduko ditu. Guk izen batzuk genituen izenburua jarri dio saioari, eta Goizuetarekin lotutako kontuak ere txertatuko ditu hitzaldian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun