Zinema eskaintza izanen dute Leitzan urteko lehenbiziko asteburuan

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 2a

'Barrakudaren altxorra' filma ikusteko aukera izanen da larunbatean eta igandean.

Urtarrilaren 3an eta 4an, Barrakudaren altxorra eta Todos los lados de la cama filmak ikusteko aukera izanen dute Leitzako Herri Aretoan.

Barrakudaren altxorra filma 17:00etan hasiko da. Animaziozko filma da eta euskaraz emanen dute. Bere gurasoen bila dabilela, Barrakuda Kapitain beldurgarriaren ontzian bukatuko du filmeko protagonista den Txispasek. Tripulazioak ez daki irakurtzen eta berak baino ezin die lagundu Karibeko pirata guztiek lortu nahi duten Phineas Craneren altxorra aurkitzen. 

Todos los lados de cama filma, berriz, 19:30ean hasiko da. Komedia espainiarra da eta Fernando Alteiro, Pilar Castro, Alberto San Juan, Secun De La Rosa, Guillermo Toledo... aktoreek parte hartzen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun