Mandoegira igoz borobildu dute urtea Goizuetako 35 mendizalek

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 2a

Urteroko tradizioa bete dute hainbat goizuetarrek eta Arainburu mendi taldekoek abenduaren 31n antolatutako mendi irteeran parte hartu dute. Igaratza Apezetxeak bidalitako argazkietan nabari da giro ederrean eman zietela bukaera urteari. 

35 lagunek parte hartu zuten Arainburu mendi taldeak antolatutako irteeran. Behe lainoa ere lagun izan omen zuten ibilaldian, «lainoak izkutatutako bazter eta paisaia dotoreak ikusteko parada ederra izan genuen». Mendi tontorrera igotzean, txanpainarekin brindis bat eginez 2025 urteari agur esan eta 2026ari ongietorria eman zioten. Herrira bueltan,  Ximon Apezetxeak prestatutako hamaiketako goxoa dastatzeko aukera izan zuten Umore Ona elkartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun