Musika tailer berezia izanen dute gaur arratsaldean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 2a

Argazkia: Trakamatraka.com

Birziklatutako materialak erabiliz musika tresnak sortuko dituzte Leitzako Herri Aretoan 18:00etatik aurrera.

Plastikozko botilak, kontserba latak, makilak... irudimen pixka batekin musika tresnak izan daitezke. Sorkuntza lan horretan ariko dira gaur, hilak 2, Leitzan. Kaxkabeltza elkarteak musika tailerra antolatu du eta Beheko Larraine kultur taldearen laguntzarekin sortzaile eta musikari lanetan trebatzeko aukera izanen dute hamar urtetik gorako haurrek eta helduek. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun