Goizuetan festa giroan egin diete ongietorria Olentzero eta Mari Domingiri

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 27a

Eguraldi bustiari aurre eginez, kantuak eztarrian eta Olentzeroren panpina bizkarrean zutela ibili ziren goizuetarrak kalez kale. Felix Loiartek bidalitako argazkietan ikusten denez, giro ederra sortu zen herrian. Iluntzean, jende ugari bildu zen frontoian Olentzero eta Mari Domingiri ongietorria emateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun