Parte hartzaileek sei distantzia izanen dituzte aukeran: 300 metro, 600 metro, kilometro bat, bi kilometro, hiru kilometro edo lau kilometro. Gainera, aurten, martxa modalitatean aritzeko aukera ere izanen da. Mozorroturik joateko eskaera egin dute antolatzaileek eta mozorrorik xelebreena daramanak saria izanen du.
Lasterketa 300 metro egin behar dituztenak 16:30ean aterako dira plazatik. 600 metro egin behar dituztenak 16:40ean, 600 metro martxa egin nahi dituztenak 16:50ean eta gainerakoak 17:00etan.
Lasterketan izena eman nahi duenak, abenduaren 30era arte izanen du aukera Leitzako kiroldegian edo 623 36 65 82 telefonora deituta. Datuak eman eta hiru euro ordaindu beharko ditu. Egunean bertan, plazan, izena emateko aukera ere badago, 15:30etatik 16:15era. Azken orduan izena ematen dutenek bost euro ordaindu beharko dituzte.