Borrokan jarraitzen duen herria: Palestina izenburupean hitzaldia antolatu dute abenduaren 26an Goizuetan. Udaletxeko ganbaran, 18:00etan hasiko da hitzaldia eta Palestinaren egoera zein den ulertzeko hainbat galdera erantzuten saiatuko dira Hashem Tawfiq Al Khalili palestinarraren laguntzaz. Zer ari da gertatzen benetan Gazan? Eta zein da Zisjordaniako egoera gaur egun? Zer da hainbeste entzuten dugun Bake plana? Ba al dago benetako su etenik?