Goizean, 11:30ean hasita, eskolako haur eta gaztetxoak eguberrietako kantak kantari ibiliko dira olentzeroak bizkar hartuta. Arratsaldean, berriz, Olentzero eta Mari Domingi 18:30 aldera ailegatuko dira. Ongietorria egin ondotik, goiko frontoian bilduko dira haurren eskutitzak hartzeko.