Eguberrietako urteroko hitzorduetako bat izaten da Leitzako Jeiki abesbatzak herrian eskaintzen duen emanaldia. Aurtengoa, abenduaren 27an, izanen da 19:00etan herri aretoan. Vinaixa Gartziaren zuzendaritzapean, urte sasoiarekin bat egin eta eguberri giroko abestiak eskainiko dituzte. Klasikoak, kantu berrien moldaketak... denetarik entzuteko aukera izanen dute ikusleek. Hauxe da prestatu duten errepertorioa:
- Hator, Hator (Herrikoia/Guridi)
- Gabaren erdian (F. Ibargutxi)
- Eguberri ospakizuna (H.Brittrich)
- Adeste Fideles (J.Bas)
- Aspaldiko Olentzero (Herrikoia)
- Gau isila (J. A. Huarte)
- Jaun Handiak (A. Mitxelena)
- Oi Bethleem (Aita Donostia)
- Izar ederrak (J. Elberdin)
- Orra Mari Domingi (J.M. Usandizaga)
- Edurra mara-mara (Errusiar herrikoia)
- Eguberri ezkilak (M. Leontovych)
- Gau dohatsua (A. Adam)
- Arkume ta gaztakin (L. Ondarra)
- Zoriona guztioi (J. Goikoetxea/ X. Euskitze, Vinaixa Gartziak moldatua)