Abenduaren 24an, baserritar jantziak soinean, etxez etxe kantuan ibiliko dira Aresoko guraso eta haurrak. Plaza zaharrean elkartuko dira 12:00etan eta urtero bezala, itzulia osatuko dute. Aurten bildutako dirua Zaporeak elkarteari laguntzeko izango da.
Iluntzean, Olentzero eta Mari Domingi etorriko dira herrira eta urtero bezala, astoaren laguntza beharko dute opariak ekarri ahal izateko. Errandoneko atarian, 18:00etan, egin dute hitzordua herritarrek eta Olentzero eta Mari Domingiri musika eta kantuz, ongietorria egin ondotik, herriko plazara joanen dira. Eguraldi txarra dela eta, udaletxeko karrapean egingo dute opari banaketa.