'Ezin da gehiago luzatu' lemapean elkarretaratzea eginen dute abenduaren 31n Leitzan

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 30a

Urtero antolatzen du elkarretaratzea urte zahar egunean Sare Herritarrak.

Leitzako plazan elkartuko dira, 18:30ean, eta bertsolariak eta musikariak ere izanen dira ekitaldia girotzen.

Urtarrilaren 10ean, Bilbora joateko autobusa ere antolatu dute, Leitzako Herri Aretotik aterako da, 14:30ean. Boletoak ere saltzen ari dira eta egun horretan zozketatuko dituzte herriko komertzioen laguntzari esker osatu dituzten hiru saskiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun