Eguraldiak laguntzen badu, 09:00 aldera gelditu, eta olentzero bizkarrean hartuta, Suro auzotik abiatuko dira. Handik Bentaberrira joanen dira, eta Latse eta Beheko Herritik pasa ondoren, eguerdirako Goiko Herrira hurbilduko dira. Elkartean eginen dute aurten bazkaria eta bazkalondoan, etxeko edo baserriko ateak ireki dituztenen artean herritar batek mimoz prestatutako saski eder bat zozketatuko dute.