Leitzako gazteek hitzordu bereziak dituzte bihar eta etzi

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 22a

Gazteek gazteentzat antolatu dute hitzordua.

Gazte Eguneko antolaketan aritu ziren gazteek, Leitzako Gaztek Azmarren taldea sortu dute. Urtean zehar ekitaldiak antolatzeko asmoa dute eta abenduaren 23rako eta 24rako egin dute zita.

Abenduaren 23an, 21:00etan, eskolako jantokian afari autogestionatua eginen dute eta 22:30ean jolasak. Abenduaren 24an, 09:00etan Guratzera igoko dira. 12:30ean txapel jaurtiketa eginen dute plazan eta ondoren, triki poteoa. 14:00etan bazkaria izanen dute eskolako jangelan eta ondoren, kontzertu akustikoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun