Eguberrietako erosketak Leitzan egitea bultzatzeko, kanpaina berezia egin du aurten ere Kaxkabeltza Elkarteak. Abenduaren 10etik 19ra Leitzako denda, jatetxe edo zerbitzuetan erosketa bat egin zutenek zigilu bat lortu eta bost zigilu desberdin lortu zituztenek bingorako kartoi bat eskuratu zuten. Leitzako Herri Aretoan abenduaren 20an, 12:00etan egin zuten bingoa eta aretoa bete zen beste urte batez. Aurretik, bingoa girotzeko, Leitzako bertso eskolako bertsolariak eta Zaze DJa ibili ziren Kaxkabeltza elkarteko dendetan barrena.
Irabazleak:
Lerroa osatu zuten Tomas Erbitik, Maddi Olanok, Izei Calzadok, Miki Zabaletak eta Lierni Sagastibeltzak. Produktuz betetako saskia eskuratu zuten.
Bingoa, berriz, Yolanda Vigerak, Agurne Oronozek, Aitziber Olanok, Ainhoa Villabonak eta Pilartxo Sagastibeltzak lortu zuten eta saskia eta 300 euroko opari txartelak izan zituzten opari.