Alize Sagardui goizuetarrak lau eta erdiko txapelketa irabazi du promesa mailan

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 22a

Alize Sagarduik mendean hartu zuen aurkaria.

Gernikako Santanape pilotalekuan jokatu zuen atzo finala eta txapelketa osoan erakutsi duen mailari eutsiz,18-08 gailendu zitzaion Marta Gomez ortuellarrari.

Sagarduik irabaziak zituen aurretik Binakako Txapelketa Nagusia eta Nafarroako Irekia eta kaiolako txapela ere bereganatuta, erronka handiagoei aurre egiteko moduan da. Hamalau urterekin, elite mailara jauzia emanen du Binakako Txapelketan; oraindik ez dute zehaztu nor izanen den bere bikotea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun